XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontatu dizudana ez pentsa gero tarte batean ere gezurra denik; neure begi biok ikusia bait da guztia eta nere animak, biziko naizen artio, ahantziko ez duena.

Atzo etxeratu nintzenetik, ia afaltzeko ere astirik hartu gabe, idazten ari natzaizu paper horri hauetan nere azken astearen berri emanez.

Izan dut zer esanik, izan da misterio, izu eta negarrik...!.

Orain, eguna urratzearekin batera, bukatu dizut eta banoa berriro irlara.

Zelina ala ni! Erabaki dut neu naizela, beste inor gabe, auziaren iltzeari aurre eman beharrekoa.

Ez dut ondoan inor nahi. Inortxo ere. Rosarena jakinki, nolaz bada...!?

Banoa. Zelina ala ni! Ez nagoke luzaz egoera larri honetan: suntsitzen dut nola-hala nik, ala suntsituko nau berak ni.

Banoa. Badut oraingoan susmo txarrik....